harremanetarako zk.: 666 315 780 e-posta: gaikoetxeberri@hotmail.com
EGONALDI ZORAGARRIA UROLA KOSTAKO BIHOTZEAN
.
GAIKO ETXE BERRI
ALOKAIRU TURISTIKOA
AIZARNAZABAL
Terraza
Kanpokaldeko mahaia
Barbakoa
Lorategia
Etxea eta bere ingurua
Etxea landa eremuan eraikita dago, batez ere osorik alokatu nahi duten talde edo familiei zuzenduta dago.
Ezinbesteko zerbitzu guztiak ditu: sukalde guztiz hornitua jangela-mahaiarekin, pantaila lauko satelite bidezko telebista, 2 komun, 4 logela, egongela tximiniarekin, lorategi handia, terraza eta barbakoa.
Gertuko ingurunean landa-turismoko jarduera ohikoenez gozatzeko aukera dago.
Etxea hiri nagusiekin lotzen duen autobidetik 6 km-ra eta kostaldetik 10 km-ra dago.
Gonbidatuek landa-inguruneaz goza dezakete baina herri txiki batek eskaintzen dituen zerbitzuei uko egin gabe (janari-denda, tabernak, kafetegia, farmazia, kutxazaina...)
Inguruko erakargarri turistikoen artean: kostaldea (Zarautz, Zumaia, Getaria), Loiolako Santutegia, Tren Museoa...